Hegoak Zabalduz 27
Megaproiektuak. Hazten ari den fenomeno korporatibo baten ikuspegi globala
Gonzalo Fernández, Erika Gonzalez, Juan Hernández, Pedro Ramiro (Hegoa, 2023)
Viernes 17 de febrero de 2023

Dokumentu honek ikuspegi orokorra eman nahi du egungo agenda politikoaren gai nagusietako bati buruz: megaproiektuak. Desmaterializazioa eta ekonomia globalaren deskarbonizazio azkarra iragartzen duten doinuak entzuten baditugu ere, errealitatea oso bestelakoa da: megaproiektuen muga sektoriala eta geografikoa esponentzialki zabaltzen ari da, bai merkatuak eta balio-kate globalak estaltzearen ondorioz, bai merkatu horiei eusten dien ekonomia berde eta digital berriaren energia eta material premia izugarrien ondorioz.
Lurralde eta ondasun naturalen gaineko ofentsiba korporatibo hori kritikoki aztertzeko asmoz, eta megaproiektuen fenomenoaren definizio batetik abiatuta, lehen kapitulu batean izaera ekonomiko eta geopolitikoko gogoeta batzuk egiten ditugu, irismen globala ulertzen laguntzen digutenak. Azkenik, bigarren kapituluan sistematizatu egin ditugu multinazionalek megaproiektuen garapenean erabiltzen dituzten patroiak, herri-gehiengoentzako eta ekosistementzako inpaktu sistematikoki negatiboen esparrua, bai eta gizarte-mugimenduei eta komunitateei ofentsiba korporatibo hori geldiarazteko balio izan dieten gako politiko batzuk ere.
Deskargatu txostena hemen >>
Índice
Sarrera
1. Megaproiektuak kapitalismo berde eta digitalean
- 1.1. Megaproiektua: definizioa
- 1.2. Megaproiektuak egungo kapitalismoan
- 1.3. Zigorgabetasun korporatiboa, megaproiektuak bultzatzeko esparru
2. Megaproiektuen parametro komunak
- 2.1. Megaproiektuak bultzatzeko patroi korporatibo nagusiak
- 2.2. Megaproiektuen inpaktuen esparrua
- 2.3. Megaproiektuen aurreko erresistentziarako herri-gakoak
3. Bibliografia
Ver en línea : Hegoa.