Megaproiektuak Bizkaian (III): Nazioarteko ekitaldi handien erakarpena
Euskal Herriak kapitalari planto!
Viernes 28 de octubre de 2022
NAZIOARTEKO EKITALDI HANDIEN ERAKARPENA #MegaproiektuakBizkaian #MegaproyectosenBizkaia gure analisi seriearekin jarraitzen dugu
Zer ezkutatzen du kontakizun ofizialak? HARIA🧵👇 pic.twitter.com/1mr10dawd3
— Euskal Herriak kapitalari planto! (@Kpitalariplanto) October 24, 2022
BFAk politika aktiboa garatzen du nazioarteko ekitaldi handiak erakartzeko. Bere errelatoa: egungo krisi-testuinguruan, funtsezkoa dela Bizkaia maila globalean kokatzea lurralde-marka gisa, inbertsioak eta turistak erakartzeko, hazkunde ekonomikoa eta ongizate orokorra bultzatuz
— Euskal Herriak kapitalari planto! (@Kpitalariplanto) October 24, 2022
Premisa horrekin, arreta berezia jartzen da turismo/kultura/kirol arloko ekitaldietan, Bizkaia turismoaren eta inbertsioaren lurralde gisa sustatzeko saiakera gisa pic.twitter.com/cuiyyjRGer
— Euskal Herriak kapitalari planto! (@Kpitalariplanto) October 24, 2022
Horren adibide dira San Mames 2021eko Eurokopako egoitzetako bat bihurtzeko estrategia (horren porrotak milioi bat € baino gehiagoko kostua izan zuen azkenean) edo Saskibaloiko 2022ko Final Four ospatzea (Hooligan sionisten Bilbo Zaharraren kontrako erasoekin bukatu zena) pic.twitter.com/PSnxUeKbmy
— Euskal Herriak kapitalari planto! (@Kpitalariplanto) October 24, 2022
Beste alde batetik, enpresa-izaerako ekitaldi espezifikoagoak ere bultzatzen dira. Ekitaldi horietan, Bizkaia ingurune lehiakor eta berritzaile gisa sustatu nahi da, ekintzailetza sustatzen duena eta kanpoko kapitalak lurralde historikora erakartzen laguntzen duena
— Euskal Herriak kapitalari planto! (@Kpitalariplanto) October 24, 2022
Hauek rol bat betetzen dute Bizkaia ekintzailetzako eta berrikuntzako hub bihurtu nahi duen estrategia zabalago baten barruan. Bertan hainbat ekimenek parte hartzen dute: EIC, BAT Ekintzailetzako Nazioarteko Zentroa edo Invest in Biscay besteak beste pic.twitter.com/PPrEBwudd7
— Euskal Herriak kapitalari planto! (@Kpitalariplanto) October 24, 2022
Orain arte garatutako ekitaldi korporatibo esanguratsuenek “lehen kontaktu” baten modukoa izateko asmoa izan dute, kanpoko kapitalak Bizkaiarekiko hasierako erakartze tentatiboak bideratzeko eta, ondoren, gure “ekintzailetza-ekosistemaren” tresna sorta osoa eskaintzeko pic.twitter.com/12sy2I0WVN
— Euskal Herriak kapitalari planto! (@Kpitalariplanto) October 24, 2022
"Techstars Week Bilbao Biscay" 2021eko azaroan egin zen Azkuna Zentroan, eta eskualdeko berrikuntza-ekosistemaren ospakizun gisa aurkeztu zen, Techstars sarea oinarri hartuta pic.twitter.com/12bpbgxuEM
— Euskal Herriak kapitalari planto! (@Kpitalariplanto) October 24, 2022
ONDORIOAK👇
1⃣Politika honek Bizkaiko ekonomiaren desindustrializazioan eta tertziarizazioan sakontzen du, non funts eta kapital globalak gero eta pisu handiagoa hartzen ari diren, enpresa txiki eta ertainen, ESSren eta kooperatiben erresilientzia-gaitasunaren kaltetan
— Euskal Herriak kapitalari planto! (@Kpitalariplanto) October 24, 2022
2⃣Ekitaldi handien eta honi lotutako hirugarren sektoreko industrien sustapen planifikatuak, gainera, honakoak eragiten ditu: lan-prekarietatea orokortzea, lurraldeko lan-piramidearen dualtasuna areagotzea eta haren oinarririk ahulena eta babesgabeena handitzea
— Euskal Herriak kapitalari planto! (@Kpitalariplanto) October 24, 2022
3⃣Hirugarrenik, ekitaldi handien garapen sistematikoa turistifikazio masiboari erabat lotuta dago, erabat jasangaitza dena aztarna ekologiko eta energetiko esanguratsua sortzen bait du. Turistifikazio horrek gentrifikazio moduko inpaktu negatiboak ere eragiten ditu.
— Euskal Herriak kapitalari planto! (@Kpitalariplanto) October 24, 2022
4⃣Azkenik, ekitaldi handiei lotutako lurralde-desoreka nabarmena sortzen da. Gero eta asimetria handiagoa dakar Bilbo metropolitarraren eta gainerako lurraldearen artean. Agerikoa da Bilbok eta haren metropoli-eremuak erabateko pisua dutela ia ekitaldi guztiak hartzeko orduan
— Euskal Herriak kapitalari planto! (@Kpitalariplanto) October 24, 2022
Azken batean, politika estrategiko bat non Bizkaiko Foru Aldundiak kanpoko eta bertako kapitalen interesak berriro jartzen dituen erdigunean, hainbat herri-sektoreren kaltetan, inbertsioak erakartzeko lehia basati horren menpeko subjektu pasibo direlarik
— Euskal Herriak kapitalari planto! (@Kpitalariplanto) October 24, 2022
Ver en línea : @Kpitalariplanto