Portada del sitio > Agenda > Iraultza Txikien Akanpada. Convergencia de luchas

Iraultza Txikien Akanpada. Convergencia de luchas

Del 25 al 29 de agosto en Artea (Bizkaia)

Jueves 5 de agosto de 2021

JPEG - 48.2 KB

[Castellano abajo]

Iraultza Txikien Akanpadaren 2. edizioa aurkeztu dute Artean

Piztuko dugu sua? Galderaz gain, gonbidapena luzatu nahi diegu Euskal Herriko militante zein mugimenduei. Herri mugimendua saretzeko asmoz, abuztuaren 25etik 29ra Iraultza Txikien Akanpadaren bigarren edizioa antolatu dugu Artean.

2018ko irailean, Zubietan egin genuen Iraultza Txikien Akanpada lehenengo aldiz. Konspiratzeko, sortzeko, pentsatzeko, gozatzeko eta mobilizatzeko erabili genituen hiru egunen ostean, ondorio argia atera genuen: ehundutako konplizitateen eta afinitateen txingarra itzal ez zedin, bi urtean behin akanpada errepikatzea izango zela hauspo eraginkorrena.

Dena dela, 2020ko martxoko konfinamendua baldekada bete ur akanpadaren txingarretan eta, oro har, herri mugimenduaren su txikietan jo zuen. Urte eta erdi igarota, bada garaia, apurka-apurka, musukoetatik musuetara eta urruntzetik igurtzera igarotzeko. Bada garaia herri mugimenduaren sua bizkortzeko.

Iraultza Txikien Akanpadaren bigarren edizioak, ororen gainetik, herri mugimenduen topaleku izan nahi du. Ez aurrez prestatutako bide-orriak aurkezteko, ez eta ziurgabetasuna behin betiko erantzunen bidez argitzeko ere. Ez dago halakorik. Erantzunak baino gehiago, galderak plazaratu nahi ditu akanpadak, eta horien inguruan elkarrekin hausnartzeko, elkarrekin borrokatzeko eta elkarrekin eraikitzeko espazio komuna eskaini nahi die askotariko militanteei.

Era berean, Iraultza Txikien Akanpada bizimodu onaren entsegu orokor bat izatea nahiko genuke: merezi duen bizitza zoriontsu eta bidezko baten bila, kapitalismotik eta patriarkatutik emozionalki, ekonomikoki, psikologikoki, politikoki desertatzea helburu. Pentsatzen dugun bezala bizi nahi dugu abuztuaren 25etik 29ra, titular handienen itzala baztertu eta iraultza txikiei bozgorailua eskaini.

Honekin guztiarekin, hiru gune izango ditu akanpadak:

  • Elkarrekin borrokatu praktika militanteei buruz aritzeko gunea izango da.
  • Elkarrekin hausnartu gogoeta militanterako esparrua izango da.
  • Elkarrekin eraiki bestelako esperientziak edo saio eraldatzaileak elkarbanatzeko eta sortzeko espazioa izango da.

Sua pizteko gogoa baduzu, etor zaitez Arteara motxila bete galdera!

Eman izena hemen>>


¿Encenderemos el fuego? Queremos hacer extensiva esta pregunta y asimismo, la invitación a los militantes y movimientos sociales del País Vasco. Por eso, del 25 al 29 de agosto hemos organizado la segunda edición de la Acampada de las Pequeñas Revoluciones (ITA) en Artea, con el fin de ayudar a reconstruir el movimiento popular.

En Septiembre de 2018 celebramos en Zubieta la primera Acampada de las Pequeñas Revoluciones ( ITA). Después de tres días de conspiración, de hacer, de pensar, de gozar y de movilizarnos, llegamos a la conclusión clara de que para que no se apagara el brasero de complicidades y afinidades tejidas en aquel ejercicio, repetir la acampada cada dos años sería el fuelle más eficaz.

Sin embargo, en marzo de 2020 vino el confinamiento y, con él, el jarro de agua fría a las brasas de la acampada y, en general, a las pequeñas hogueras del movimiento popular. Pasado año y medio, ya es hora de que, poco a poco, pasemos de las mascarillas a los besos y del alejamiento a los abrazos. Es hora de avivar el fuego del movimiento popular.

La segunda edición de la Acampada de las Pequeñas Revoluciones (ITA) pretende ser, ante todo, un lugar de encuentro de los movimientos populares. No para presentar hojas de ruta precocinadas, ni para despejar nuestras incertidumbres con respuestas definitivas. No las hay. Más que respuestas, la acampada pretende lanzar preguntas y ofrecer, a los y las activistas diversas, un espacio común para reflexionar, luchar juntas y construir juntas sobre ellas.

También quisiéramos que la Acampada de las Pequeñas Revolucioes (ITA) sea un ensayo general del buen vivir: En la búsqueda de una vida feliz y justa que merezca la pena, exponente de una forma de desertar emocional, económica, psicológica, política, del capitalismo y del patriarcado. Queremos vivir como pensamos del 25 al 29 de agosto, esquivar la sombra de los grandes titulares ofreciendo nuestro altavoz a las pequeñas revoluciones.

La acampada tendrá tres zonas:

  • Luchar juntas: la práctica será un espacio dedicado a los militantes.
  • Reflexionar juntas: será un marco de reflexión militante. Aquí hablaremos de temas que están muy presentes en el movimiento popular.
  • Construir juntas: será un espacio para conocer y crear otras experiencias o sesiones transformadoras.

Si te apetece encender fuego, ¡ven a Artea con tu mochila llena de preguntas!!

Inscríbete aquí>>

JPEG - 2 MB

Ver en línea : Iraultza Txikien Akanpada (ITA)

Eventos asociados


¿Quién es usted?
Su mensaje

Para crear párrafos, deje simplemente líneas vacías.


Twitter

Vimeo >>

PNG - 5.3 KB