Portada del sitio > Sala de prensa > En los medios > Zein da jokatzen ari diren xake partida?

Zein da jokatzen ari diren xake partida?

Gorka Peñagarikano (Argia, 2019ko azaroaren 08a)

Viernes 15 de noviembre de 2019

JPEG - 71.3 KB

Ezkerretik eskuinera: Amaia Pérez, Pedro Ramiro, saioaren dinamizatzaile eta OMALeko kidea eta Oscar Ugarteche

Bi ordutan ekonomia globala larrugorritan jartzea erronka konplexua da, sistema liberalaren sorrera abiapuntutzat hartuz gero, makina bat gertaera, gatazka, albo-kalte eta buruhauste sorrarazi eta sorrarazten jarraitzen du-eta. Mahaiaren bueltan jesarri direnak bat etorri dira esanez batzuen interesera planifikatutako politikak krisi larrian direla. Duela hamarkada bat lehertutako krisi ekonomikoa beste gertakari bat izanik, oro har kudeaketa arazo lazgarriak bizi dituztela azpimarratu dute. Biziraupena baina, bermatuta dutela nabarmendu du Pedro Ramiro OMALeko Bakea eta Duintasunaren koordinatzaile madrildarrak: “Gertuago dago munduaren amaiera kapitalismoaren akabera baino”.

“Zuoi konbentzitu nahian natorkizue”, izan dira Oscar Ugarteche ekonomilari mexikarraren lehen hitzak, zurrun eta jator: “Mundu mailako aldaketa ekonomiko handi baten aurrean gaude, ezkutatzen saiatzen ari direna”. Ameriketako Estatu Batuak da zilborra. Grafikoz grafiko mahaigaineratu ditu datuak Behatoki Ekonomiko Latinoamerikarreko koordinatzaile nagusiak, gobernu estatubatuarraren gainbehera ekonomikoa azaldu asmoz. Hango lan produktibitateak beharanzko joera pairatu du 1975etik hona, sostegu nagusia baporearen industria, elektrizitatea eta batik batik petrolioa izanik. AEBetako ekonomia kontseilariek murrizketa fiskalekin eta aduana zergekin erantzutea erabaki zuten, eta baita hainbat herrialdeekin sinatutako merkataritza hitzarmenenekin ere, librekanbismoarekin. “Erreferenteak izaten jarraitzeko balio izan die, baina erreferentzialtasuna galdu dute”, dio Ugartechek. Lehenik Japonen eta orain Txinaren lehiakortasunak “beldurra sorrarazi” diela adierazi du, izan ere, Txinaren BPGa edozein herrialderena baino hiru aldiz azkarrago hazten doa: “Japon geldiaraztea lortu zuten, baina Txina geratzeko datorrela dirudi; dena egiten du AEB baino azkarrago, hobeago eta merkeago”.

Huawei multinazional txinatarrarekin izandako afera ere oroitzekoa da. Teknologia digitalon garaiotan, asiarrek 5G sare konexio bizkorra sortzea eta estatubatuarrek betoa ezartzearekin erantzutea gerra komertzial gordinaren adibide dela dio Ugartechek. Autoen kontsumoan, adibidez, txinatarrek kotxe elektrikoaren apustu argia egin dute –munduan dauden 2/3 beraienak dira–, eta estatubatuarrek aldiz, petrolioaren ustiapenaren ugazaba nagusiak izanik, gasolinarekin jarraitzen dute. Gainontzeko herrialdeetara ailegatzen dena beti batekoa edo bestekoa dela adierazi du, herrialdearen beraren interesen aldekoa. Egun Latinoamerika pairatzen ari den desoreka sozialak horrekin lotura zuzena duela gaineratu du, hainbat konturen artean AEBek esku hartu baitu herrialde askok Txinarekin merkataritza harremanak dituztelako. “Gaur egungo lehia nagusia Latinoamerikan dago, eta Asian motorra”.

JPEG - 1.2 MB

Amaia Pérez, Colectiva XXK elkarteko kidea

Munduan ez dago denentzako lekua filosofiaren barnean koka daitezke aipaturiko estatu-politikak, eta horietan eragin zuzena du “kolapso ekologikoak”, hala adierazi du Amaia Perez ekonomilari feministak. “Krisia geratzeko heldu da”, dio. Iparraldeko ikuspegi ekonomiko orokorra dagoeneko “historian geratzen den pentsakera bat" da, beti egon izan den arren, prekarietatea hona ere heldu baita. Agerikoagoa dela orain, akaso, aipaturiko kolapsoak begiak ireki balizkigu bezala: “Planetaren hondarrak xahutzen ari gara jada, baliabide materialak amaitzen ari direla jakinda ere berdin-berdin ustiatzen baititugu”. Gutxi batzuen negozioa, finean. Eta Perezen ustez, orain arte limurtuta eduki gaituzte eta orain limurtze gaitasun eskasian geratu dira: “Europar Batasunak, baina, sinetsarazi nahi gaitu ondo bidean goazela berdintasunerantz”.

Gobernuek zuzenean eragindako kalteez baino, sistema liberalak ahalbidetuta multinazionalek sorrarazitako albo-kalteez mintzatu da Perez, enpresek izatez balio eta gaitasun ekonomikoa duten arren, egun, botere osoa edo korporatiboa baitute. Hura deseraiki behar dela azpimarratu du: “Munduaren %99a gara horietakoa ez dena, baina aurre egiten hasteko gure arteko botereak deseraiki behar dira lehenik eta, feminismotik berdintasunera abiatu”.

Perezekin bat egin eta Pedro Ramirok Europar Batasunaren jarreraz hitz egin du, “globalizazio on eta egokiaren utopiaz”. Izan ere, merkataritza libreak multinazionalen nazioartekotze masiboa ekartzen duela adierazi du, “gaur han eta bihar hemen” mugitu eta inbertitzea ahalbidetuz; hots, botere korporatibo osoz jokatuz. Bertako enpresen –edo enpresa ez hain handien– biziraupena zalantzan jartzen da hartu-eman honetan, oligopolio edo monopolio ikusezinak sortuz. International Airlines Group multinazionala, adibidez, Espainiako Estatuko hegaldien ia 3/4 kontrolatzera iritsi da Air Europa erosi berritan. “Nork du horren ardura? Inork ez?”, galdegin du Ramirok.

Inpaktu ekonomikoa klima aldaketak

Planetaren azken hondarrak xahutzen ari garela zioen Perezek, eta Ramirok, Ugartechek petrolioaren eskasiaz eta auto elektrikoen etorkizunaz hitz egin bezala, klima aldaketa izan du hizpide. Munduko biztanle ororen ahotan dagoen gaia dela jakitun dira diplomazialari, gobernuburu zein enpresaburuak, eta horriei erantzunez hartutako erabakiak “itxurakeriak” direla-eta, duela lau urteko Pariseko goi-bilera mahaigaineratu du. Ia 200 herrialde batu ziren bertan, eta bazirudien amets gaiztoarekin amaitzeko lehen urratsa zela. “Jakina, ez zuten ezer zehaztu: berogailu efektua murrizteko finantza fluxuak igotzea hitzartu zuten –zenbatekorik gabe–, eta helburu nagusi bezala planetaren tenperatura mendearen amaierarako aurreikusitakotik behera uztea ezarri zuten”. Bost urtean behin bilduko zirela hitzeman zuten –2020an da hurrengoa–, helburu “handiagoak” adosteko.

Ver en línea : Argia


¿Quién es usted?
Su mensaje

Para crear párrafos, deje simplemente líneas vacías.


Twitter

Vimeo >>

PNG - 5.3 KB