Portada del sitio > Sala de prensa > Notas de prensa > Badago martxan jada OMAL Ikastaroaren XII. edizioa, XXI. mendeko (...)

Badago martxan jada OMAL Ikastaroaren XII. edizioa, XXI. mendeko kapitalismoaren ardatz nagusiak aztergai

Jueves 16 de noviembre de 2017

JPEG - 280.2 KB

Bilbo, 2017ko azaroak 23

Datorren azaroaren 23an Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiak (OMAL – Bakea eta Duintasuna) urtero antolatzen duen ikastaroaren XII. edizioa ospatuko da Bilbon, Norantza doa XII. mendeko kapitalismoa? lelopean.

Ikastaro honen helburua XXI. mendean eratzen ari den kapitalismoaren proiektua definitzen duten joera nagusiak aztertzea da. Kapitalismoa bere burua erreproduzitzeko barneratzen ari den forma, dinamika eta eragile desberdinak hausnarketa zein eztabaidapean jartzea izango litzateke helburua, baita datozen hamarkadetan bultzatu nahi dituenak ere. Guzti hau kolapso ekologikoa, amildegi soziala eta uhin ekonomiko hedakor berri bat bultzatzeko ezintasuna direla medio. Noski, hemendik abiatuta, azken helburua zera litzateke: joera hauek aurkaratzea, beraien materializazioa ekiditzea eta izaera antagonikoa duten emantzipazio alternatibak eraikitzea.

Ikuspuntu global honetaz haratago, estrategikoki berariazko interesa daukaten bi eskualdeetan sakonduko dugu:

  • Latinoamerika, statu quoaren kontrako borroka instituzionalaren eszenatoki nagusia mende hasiera honetan;
  • Europar Batasuna, bakea, eskubideak eta askatasuna bezalako irizpideen pean jaiotako proiektua eta, momentu honetan, XXI. mendeko kapitalismoaren ereduaren abangoardian kokatzen dena.

Horretarako goi-mailako hainbat hizlari izango ditugu gure artean. Horrela, Juan Hernández, Gonzalo Fernández eta Sergi Cutillas azalaratzen ari den kapitalismo berri honen ikuspuntu desberdinak jorratuko dituzte, Europar Batasunaren izaera eta testuinguru honetan jokatzen duen rola barne.

Arratsaldeko sesioan, berriz, ezkerreko alderdi politikoen mahai-inguru bat ospatuko dugu, non Eulàlia Reguant (CUP), Miguel Urbán (Podemos), Mikel Otero (EH Bildu), Maite Mola (IU eta Europar Ezkerraren Alderdia) parte hartuko duten. Mahai-inguruaren leloa zera izango da: Nola aurkaratu kapitalaren proiektu europarra ezker desberdinetatik?

Azpimarratu nahi dugu Magdalena León FEDAEPS erakundeko kidea eta ekuadortar feminista nabarmenaren partehartzea, gaur egungo Ekuador eta Latinoamerikako egoera urbilduko digun hizlaria. Aztergaien artean eskualde hartan eztabaidagai diren gako garrantzitsuak, hala nola ziklo aldaketa baten aurrean gauden ala ez (hainbat urtetan zehar gobernu progresistek izandako hegemonia hori kolokan dagoela ematen duen une batetan). Baita eskuin berrien gorakada, Argentinako Mauricio Macri edota Brasileko Michel Temer bezalako pertsonaiek irudikatutakoa, eta egun eraketan dagoen XII. mendeko kapitalismo horrekin bat datorren eredu neoliberalaren kontsolidaketa bultzatzen saiatzen ari direnak. Eta Ekuadorreko aldaketa gobernuaren baitan bizi diren eztabaida sutsuak ahaztu gabe.

Azken batean, Latinoamerikako egungo egoerara urbiltzeko aukera ezinobea, momentu batetan non aldaketa sozialaren alde jokatzen dugun indar guztientzat han gertatzen ari dena aztertzea erabateko garrantzia duen.

Elkarrizketak adosteko: gorka.martija@omal.info / 94 655 29 44


¿Quién es usted?
Su mensaje

Para crear párrafos, deje simplemente líneas vacías.


Twitter

Vimeo >>

PNG - 5.3 KB