Portada del sitio > Publicaciones > Artículos > Enpresa transnazionalen boterearekiko erresistentzia eta bestelako (...)

Twitter

Vimeo >>

Enpresa transnazionalen boterearekiko erresistentzia eta bestelako proposamenak

Gonzalo Fernández eta Pedro Ramiro (Lan Harremanak / 33, 2015-II)

Jueves 12 de mayo de 2016

Gaur egun, ezin ukatuzkoa da enpresa transnazionalek eragin handia dutela gure bizitzako alderdi guztietan, merkatuetara mugatutako espazio ekonomikoan ez ezik, baita eremu politikoan, juridikoan eta kulturalean ere; hortaz, funtsezko eragileak dira gizarte globalaren egungo eredu hegemonikoa ulertzeko. Ildo horretan, eredu horren izaerazko parametroak korporazio handietatik haragokoak badira ere, haiek ulertzeko kontuan hartu behar dira korporazio horiek status quoari ematen dioten bultzada eta harekin duten harreman estua. Azken batean, botere korporatiboa beharrezko baldintza da —baina ez nahikoa— egungo sisteman.

Bestalde, ezin dugu ukatu sistema hori krisi sakon batean murgilduta dagoela. Krisi horretan, askotariko alderdiek eragiten diote elkarri, eta, egungo ereduak gero eta ugariagoak diren mota orotako desparekotasunak murrizteko gaitasunik ez duela agerian uzteaz gain, krisiak gordintasun osoz erakusten du sistemak ezintasunak dituela bere burua berregiteko eta, are okerrago, bizitzaren beraren iraunkortasuna ahalbidetzeko; horren adibide garbiak dira egungo testuinguru klimatikoa eta energetikoa.

Hortaz, krisiak, sistemak eta enpresa transnazionalek erantzukizun handia dute gizadiaren eta planetaren une kritiko honetan; horregatik konpromisoa, ausardia eta borondatea behar ditugu eredu hegemonikoaren aurkako oinarrien bidez egoera horri aurre egin diezaioketen alternatibak indartzeko eta eraikitzeko.

Espiritu horixe erabili dugu, hain zuzen, Lan Harremanak aldizkariaren zenbaki hau koordinatzeko. Hala bada, erronka horri heldu diogu, bi helburu lortzeko asmoz. Alde batetik, aniztasunetik abiatuta botere korporatiboari eta horrek sustatu eta babesten duen sistemari aurre egiten dioten ekimenak nabarmendu nahi ditugu. Ildo horretan, eta enpresa transnazionalen presentzia erabatekoa gorabehera, garrantzitsua da gogora ekartzea gaur egun erresistentzia egiteko eta proposamenak aurkezteko abian jartzen ari diren askotariko esperientziak. Horiek guztiek bizitza eredu berriak eraikitzeko gaitasunaren gaineko itxaropena pizten dute. Beste alde batetik, gainera, helburu osagarri bat ere ezarri dugu; hots, gure ekarpena egitea esperientzia horiek hobetzen lagun lezaketen erreferentzia esparruak zehazteko eztabaida teorikori eta politikoari. Hala, honako premisa hau hartzen dugu abiapuntutzat: behar-beharrezkoa da teoria-praktika binomioa indartzea, egungo errealitate konplexua etengabe aztertuz, baita une eta egoera bakoitzean prozesu emantzipatzaileak definitzen dituzten gako estrategikoei buruzko gogoeta kritikoa eginez ere.

Hain zuzen ere, gako horietako batzuk toki nabarmena dute aurkezten ari garen zenbaki honetan. Lehenik, apustua egitea agenda inklusiboen alde, hainbat begirada elkartuz eta bateratuz alternatibak proposatzen dituzten agenden alde, alegia; bigarrenik, erabakitasunez jokatzea proposamen horiek gehiengo sozialek eraiki ditzaten gehiengo sozialentzat, prozesu demokratikoak eta kontakizun nagusiaren bestelakoak eraikitzeko prozesuak erabiliz; hirugarrenik, lehentasuna ematea gertukoari, lurraldeari, betiere eremu globalarekin elkartuta; laugarrenik, azpimarratzea trantsizio kontzeptua oso garrantzitsua dela prozesu estrategiko oro ulertzeko formula gisa; eta azkenik, onartzea gaitasun emantzipatzailea duten eragile anitz daudela, botere korporatiboaren aurrean beste aukera batzuk proposa ditzaketenak, baita erantzunkidetasun logikak aplikatuta ere.

Hortaz, zenbaki honetan botere korporatiboarekiko erresistentziak eta alternatibak aztertzen saiatu gara, eta, aldi berean, haiek sendotu nahi izan ditugu, ekarpen batzuk eginez logika emantzipatzaileek egungo testuinguru konplexu eta zalantzazkoan dituzten erronkei buruzko eztabaida teoriko-politikoari. Era berean, erronka horiei aurre egin diegu, agendak, espazioak, denborak eta subjektuak barne hartzea iradokitzen duten hainbat gako abiapuntutzat hartuta.

Premisa horietatik abiatuta, Gonzalo Fernándezen artikulu bat da monografikoko lehena. Bertan, botere korporatiboarenak ez diren logikak eta prozesuak indartzeko erreferentziazko esparru teoriko-politiko bat eskaintzen du, eta hortik hainbat oinarri, indar-ideia eta gako ateratzen dira, haren eragina indartu nahi dutenak dagoeneko abian diren esperientzien ikaskuntzetatik. Jarraian, Alfonso Duboisek gogoeta egiten du gaur egun alternatibak proposatzeak berekin dakarren konplexutasunari buruz, eta azpimarratzen du garrantzitsua dela hainbat agenda, helburu eta proposamen bateratuko dituen koordinaziozko diskurtsoa ez ezik komunikaziozko diskurtsoa ere sortzea, horrek ahalbidetuko baitu gehiengo sozialengana iristea eta zibilizazioaren kontakizun hegemonikoari min ematea. Pablo Martínez-Osések eta Ignacio Martínezek 2030erako Garapen Iraunkorreko Agenda berriari buruzko balantze kritiko bat egiten dute. Agenda horrek, batetik, pobreziaren eztabaida globala iraunkortasunera hedatzen du erantzunkidetasunaren logikatik abiatuta, baina bestetik ez du inolako asmorik botere asimetria ikaragarriak ezertan aldatzeko —botere korporatiboa elementu indartsu gisa nabarmentzen du—, ezta indarrean den garapen eredua aldatzeko ere. Lehenengo hiru artikulu horiek aldizkariko gainerako irakurgaiei heltzeko esparru orokorra aurkezten dute: testuinguru globala zein den zehazten dute, testuinguru horretan alternatibak sortzeko zer erronka dauden aipatzen dute eta, azken batean, botere korporatiboaren aurrean prozesu emantzipatzaileak eraikitzeko erreferente teoriko-politikoak zein izan daitezkeen azaltzen dute.

Jarraian datozen lau artikuluek ekarpenak egin nahi dizkiote enpresa transnazionalen eta haien jardute sistemaren aurrean administrazio publikoek eragile emantzipatzaile gisa eta alternatibak eraikitzeko eragile gisa dituzten mugen eta ahalmenen gaineko eztabaidari. Ildo horretan, Magdalena Leónek Ekuadorreko gobernuak azken hamarkadan «herritarren iraultza» deritzonaren baitan sustatu dituen aurrerapenak azaltzen ditu. Marco Gandarillasek, Latinoamerikan gobernu aurrerakoiak betetzen ari diren eginkizunari buruzko bestelako ikuspegi bat hartuta, modu kritikoan aztertzen du Boliviako gobernuaren eta korporazio handien arteko harremana, eta indarrean den praktika gainditzeko hainbat proposamen aurkezten ditu, praktika horrek, bere iritziz, areagotu egiten baitu enpresa transnazionalen mende dagoen nekazaritza esportatzaileko eredua. Gero, estatuari buruzko gogoeta horiek tokian-tokian aplikatzen dira, lurraldean; hortik, Laura Gómezek politika publikoetatik abiatuta emantzipazio prozesuak —eta, hortaz, feministak— abiarazteko gaitasunak aztertzen ditu, azken legealdian Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Saileko zuzendari gisa izandako esperientzian oinarrituta. Era berean, Silvia Pirisek, elikadura burujabetzaren aldeko askotariko ekimen publikoen azterketa batetik abiatuta, hainbat ondorio aurkezten ditu ildo horretan tokiko espazioetatik gauza daitezkeen praktikei buruz.

Azkenik, hirugarren bloke batean jasota daude gizarte mugimendu eta erakundeetatik enpresa transnazionalei aurre egiteko sustatu izan diren proposamen alternatiboei buruzko gogoeta batzuk. Korporazio handiek gizartearen aurrean beren burua arazoaren erantzuletzat aurkeztu beharrean irtenbidetzat aurkezteko erabili dituzten estrategietatik abiatuta, Pedro Ramirok hainbat proposamen aztertzen ditu, merkatuen boterearen kontrol mekanismoak ezartzeko beharraren eta trantsizio post-kapitalistan aurrera egiteko proposamenak eraikitzeko premiaren artean kokatutakoak. Bestalde, Julia Martík gizarte eragileek mota horretako prozesuak aurreirudikatu, sustatu eta gauzatzeko zer muga eta ahalmen dituzten aztertzen du, eta interes bereziko zenbait ekimen nabarmentzen ditu. Jarraian, Juan Hernández Zubizarretak Enpresa transnazionalak kontrolatzeko herrien nazioarteko ituna egiteko prozesu kolektiboa azaltzen du, botere politikoaren eta botere korporatiboaren arteko liskarra planteatzeko tresna estrategikoaren adibide gisa. Amaitzeko, Juan Carlos Pérez-Mendigurenek eta Enekoitz Etxezarretak ekonomia solidarioko erakunde eta enpresek egungo ekonomia eredu hegemonikoak ez diren beste batzuk eraikitzeko izaten dituzten erronkei eta kontraesanei buruzko gogoeta egiten dute.

Hortaz, botere korporatiboari aurre egiten dioten gogoeta eta ekimen batzuen argazki orokor bat egin nahi da, agenden (feminismoa, ekonomia solidarioa, elikadura burujabetza, antikapitalismoa), espazioen (tokikoa, estatukoa, globala) eta subjektuen (administrazio publikoak, gizarte mugimendu eta erakundeak) aniztasunaren onespenetik abiatuta. Aurkezpen honetan, orain arte egindakoa aitortzen da, eta egiteko dagoenari heltzeko borondatea eta konpromisoa ageri dira. Ildo horretan, Lan Harremanak aldizkariaren zenbaki hau Paz con Dignidad erakundearen baitako Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiak (OMAL) dinamizatu duen ikerketa prozesu baten zati da. Behatoki horren helburua, hain zuzen ere, botere korporatiboa modu kritikoan aztertzen jarraitzea eta bestelako aukerak eskaintzea da.

Espero dugu monografikoa interesgarria izatea eta ekarpen xume baina zorrotza egitea guztion artean urgentziaz eraiki beharreko bizitza eredu alternatiboei heltzeko beharraren gaineko eztabaidari.


PDF - 73.2 KB


Ver en línea : Lan Harremanak - Revista de Relaciones Laborales, nº 33 (2015-II).


¿Quién eres?
Tu mensaje
  • Para crear párrafos, deje simplemente líneas vacías.


Noticias

Los delitos ambientales podrán ser juzgados como crímenes contra la humanidad

Los gobiernos o individuos responsables de delitos contra el medio ambiente, el acaparamiento de tierras o la explotación ilegal de los recursos naturales podrán ser, a partir de ahora, perseguidos y juzgados por la legislación (...)

Fuente: Público | 28 de septiembre

Chile investiga a la transnacional Endesa por supuestas donaciones a políticos

La fiscalía de Chile, a instancias de su par española, investiga a la empresa de electricidad Endesa por supuestas donaciones a políticos chilenos para campañas electorales a cambio de apoyar la instalación de una central hidroeléctrica. (...)

Fuente: La Información | 21 de septiembre

|

Actualidad

Boletín OMAL nº87

Monográfico de recursos sobre la actividad económica de las grandes multinacionales y la Inversión Extranjera Directa en América Latina y el Caribe ÍNDICE Recursos y datos económicos sobre las grandes multinacionales OMAL Recursos y datos (...)

Septiembre de 2016 | 28 de septiembre

Ecosocialismo y ecofeminismo para un otoño en resistencia

“El TTIP ha fracasado de facto”. La reciente afirmación del ministro de Economía alemán sobre las negociaciones del tratado comercial entre Estados Unidos y la Unión Europea vino seguida de una declaración de presidente francés en la misma (...)

Júlia Martí y Erika González (La Marea, 25 de septiembre de 2016) | 26 de septiembre

|