Portada del sitio > Publicaciones > Artículos > Alternatibak…norantz?

Twitter

Vimeo >>

Alternatibak…norantz?

Gonzalo Fernández (Diagonal, 254 zk, 2015ko iraila)

Sábado 3 de octubre de 2015

JPEG - 57.1 KB

Sistemaren sustraietara iritsi den krisialdi bat bizi dugu. Sistema horrek, era itogarri eta naturalean, demokraziarenak, gizateriarenak eta, azken batean, bizitzarenak ziren guneak merkaturatu, menpean hartu eta harrapatu ditu.Horregatik, sistema ez da berritu behar, gainditu baizik. Bizitzaren eta kapitalaren arteko gatazka esplizitu baten aurrean gaude, eta kapitalak bizitza ugaltzeko oinarri materialak higatzen ditu, indarkerian eta gehiengo handiek jasaten dituzten gero eta desberdintasun handiagoetan oinarrituta garatzen da, eta gobernaezina da justizia- eta iraunkortasun-irizpideei erantzuteko garaian. Eta gatazka areagotu egiten da, bizitzaren alde diharduten pertsona eta herrien eta bizitza arriskuan jartzen dutenen –hots, kapitalaren, korporazio handien eta horien aliantzen– arteko lehiaren ondorioz.

Esparru horretan, bideak adarkatu egiten dira, eta nabarmenagoak dira proposamenak aurrez aurre jartzeko beharra eta statu quoa gainditzeko alternatibak sortu eta inplementatzeko premia. Hori dela-eta, boterea, izatea eta jakintza lortzeko borroka egin behar da transnazionalen kontra: pertsonen eta herrien subiranotasuna eta autonomia lortzeko borroka egin behar da, orainari eta etorkizunari buruz erabakitzeko; irabazi-asmoaren eta etengabeko hazkundearen logiken ordez justiziaren eta iraunkortasunaren logiken nagusitasuna lortzeko borroka egin behar da; eta pentsamendu bakar eta korporatibizatuaren ordez askotariko herri-jakintzak lortzeko borroka egin behar da.

Kapitalaren eta bizitzaren arteko gatazka areagotzen ari da gaur egun. Horregatik, beharrezkoa eta premiazkoa da kapitalaren erasoei eusten ez ezik, praktikan beste gizarte- antolamendu mota batzuk taxutu eta garatuko dituzten alternatibak proposatzen ere saiatzea. Bizitza babesteko trantsizio-prozesuak hasi eta finkatu behar ditugu, transnazionalen jarduna geldiaraziko duten “eustormak” jarri ahal izan ditzagun eta transnazionalen logikatik kanpoko emantzipazioguneak lortzeko prozesuan aurre egin ahal izan dezagun.

Gainera, egin dezakegu hori guztia. Enpresa horien erabateko boterea gorabehera, botere korporatiboari zuzenean aurre egiten dioten alternatibak sortzen eta bultzatzen ari dira gaur egun. Itxaropen hori ez dago utopia zehaztugabe batzuetan oinarrituta, egon badauden jardunbide batzuetan eta gizateriak bere etorkizuna gobernatzeko duen ahalmenean oinarrituta baizik. Erronka, zehazki, jardunbide horiek antolatzean datza, guneak, balioak eta zilegitasunak borrokatzeko estrategia politikoetatik abiatuta demokraziarako, berdintasunerako eta iraunkortasunerako guneak poliki-poliki lortu ahal izan daitezen.

Ekimenak askotarikoak dira. Lehenik eta behin, intentsitate-maila desberdinak dituzte trantsizioaren logikaren barruan: erresistentzia (hala nola Brasilgo emakume nekazari batzuek martxoaren 8an monolaboreak okupatzeko egindako ekintza), erregulazioa (hala nola arau lotesleak eta nazioarteko behatokiak) eta proposamen alternatiboa (hala nola elikadura-subiranotasuna, ekofeminismoa eta ekonomia solidarioa). Bigarrenik, hainbat eragilek bultzatzen dituzte, hala nola gizarte-mugimenduek (sektore estrategikoen nazionalizazioa, ondasun naturalen kontrol publikoa eta/edo soziala, lanaren banaketa), gobernuek (informazioaren merkaturatzea arautzeko legeak, eskubideak babesteko araudia), pertsonek (kontsumo arduratsua, boikota) eta enpresek berek (barne-demokrazia, lana kapitalaren gainetik jartzea, kapitalaren tratamendu ez-kapitalista). Azkenik, gure gizarte globalaren eskumen-eremuaren arabera prestatzen dira: lurraldea (merkatu soziala, eskala handiko meatzaritzaren kontrako borroka), Estatua (gizarte-segurantzaren nazionalizazioa), eskualdea (ALBATCPan bultzatutako elkarrekikotasun- balioak) eta nazioarteko eremua (Herrien Nazioarteko Ituna egiteko proposamena). Beraz, funtsezkoa da alternatiba ugari horiek (guk adibide batzuk baino ez ditugu eman) trantsizioaren eta multinazionalekiko lehia integralaren logika baten barruan ezagutu, bistaratu, egituratu eta lotzea.

Edonola ere, gure alternatiben jomugari buruzko gogoeta egin behar dugu puntu honetan. Norantz doaz? Alternatibak, zer aldatzeko eta zertarako? Ildo horretan, kontuan hartu behar da nagusi ez diren parametro eta printzipioetara hertsiki mugatzen ez den proposamen oro ez dela egungo sistemaren aurkako alternatibatzat hartu behar ezinbestez. Era berean, ekimen oro ez da sortzen trantsizioaren prozesu-logika batetik, ezta menderatze anizkoitzeko sistemaren inguruan egituratutako errealitate global konplexuari buruzko arrazoizko azterketa batzuetatik ere. Eta, puntu honetan, ezinbestekoa da eredu itxi eta unibertsal bati jarraitu ordez alternatibak ikusi, lehenetsi eta eraikitzeko erreferentzia gisa baliagarriak izan daitezkeen emantzipazio-jomugak zehazten lagunduko diguten hainbat printzipio eta indar-ideia izatea.

Nolanahi ere, ikuspegi askotatik egiten dira ekarpenak ildo horretan (ekonomia feminista, ekologikoa, marxista, solidarioa, elikadura-subiranotasuna, dekolonialitatea, ongi bizitzea eta abar). Zorrotz-zorrotzak izateko asmorik gabe, iradokitzaileak iruditzen zaizkigun hainbat indar- ideia planteatzen ditugu: bizitzaren iraunkortasunaren zentraltasuna (gaur egun kapitalaren erreprodukzio handiagotuari ematen zaion zentraltasunaren ordez); aniztasunaren onarpena eta egituratzea (nagusi den ereduaren ustezko unibertsaltasunaren eta izaki, botere eta jakintzen hierarkizazioaren ordez); parte-hartzean oinarritutako demokrazia (egungo intentsitate txikiko demokraziaren ordez); kolektiboa denaren eta komunitatearen garrantzia (indibidualismoaren ordez); egunerokotasuna alderdi orokorrak eta pertsonalak lotzen dituzten dinamiken barruan politizatzea; eta sistemarekikoeta sistemak dituen funtsezko eragileekiko (hala nola enpresa transnazionalekiko) borroka.

Horrela, beraz, oso zibilizazio-une konplexu bat bizi dugu, baina berriz ere azpimarratu nahi dugu bide eta jomuga berriak bistaratu eta eraikitzeko, eta boterea, izatea eta jakintza lortzeko transnazionalen aurka borroka egiteko beharra, premia eta itxaropena. Guztion konpromisoa da, gure konpromisoa da.


Trantsiziorako zenbait gako

  • Energia-kikloak, materialak eta hondakinak bereganatzea.
  • Eskariaren kudeaketa demokratikoa, kontsumo txikiago eta arduratsuago batean oinarrituta.
  • Erabaki ekonomikoen demokratizazioa (estatuak, herriak, komunitateak, enpresak, familiak).
  • Ekonomiaren desmerkantilizazioa (ondasun komunak, jabetza publikoa eta/edo soziala.
  • Ianen bidezko birbanaketa eta banaketa;
  • Baliabideen berdintasunezko birbanaketa;
  • Kulturaren demokratizazioa (komunikazioa, jakintza eta abar).
  • Ekonomia desberdinen onarpena.
  • Ekonomia ez-kapitalisten sustapena.
  • Elkarrekikotasunean eta lankidetzan oinarritutako sistema ekonomikoen aldeko apustua.

Gonzalo Fernández, del LatinoamerikakoMultinazionalen
Behatokia (Observatorio de
Multinacionales en América Latina,
OMAL)
Bakea eta Duintasuna (Paz con
Dignidad) elkartea
.


Ver en línea : Diagonal, 254 zk, 2015ko iraila.


¿Quién eres?
Tu mensaje
  • Para crear párrafos, deje simplemente líneas vacías.


Noticias

10 empresas más grandes que 180 países

Peter Thiel, cofundador junto a Elon Musk del sistema electrónico de pagos Pay-Pal, tiene una visión muy particular de la competencia. “Es para los perdedores”, dice. La defensa que hace de los monopolios el primer gran inversor de la red (...)

Fuente: El País | 30 de septiembre

Los delitos ambientales podrán ser juzgados como crímenes contra la humanidad

Los gobiernos o individuos responsables de delitos contra el medio ambiente, el acaparamiento de tierras o la explotación ilegal de los recursos naturales podrán ser, a partir de ahora, perseguidos y juzgados por la legislación (...)

Fuente: Público | 28 de septiembre

|

Actualidad

Boletín OMAL nº87

Monográfico de recursos sobre la actividad económica de las grandes multinacionales y la Inversión Extranjera Directa en América Latina y el Caribe ÍNDICE Recursos y datos económicos sobre las grandes multinacionales OMAL Recursos y datos (...)

Septiembre de 2016 | 28 de septiembre

Ecosocialismo y ecofeminismo para un otoño en resistencia

“El TTIP ha fracasado de facto”. La reciente afirmación del ministro de Economía alemán sobre las negociaciones del tratado comercial entre Estados Unidos y la Unión Europea vino seguida de una declaración de presidente francés en la misma (...)

Júlia Martí y Erika González (La Marea, 25 de septiembre de 2016) | 26 de septiembre

|