Portada del sitio > Publicaciones > Artículos > Transnazionalen boterea suntsitu

Transnazionalen boterea suntsitu

Júlia Martí (Diagonal, 254 zk, 2015ko iraila)

Domingo 4 de octubre de 2015

JPEG - 65.3 KB

Transnazionalen Boterearen eta Zigorgabetasunaren kontrako Kanpaina Globalamundu osoko 190 gizarte-mugimendu, sare eta erakundek osatutako koalizio bat da, eta korporazio transnazionalen botereari eta inpaktuei erantzutea du helburu. Kanpainak hainbat herrialde eta eskualdetako beste plataforma eta sare batzuk eta enpresa edo sektore jakin batzuen aurkako kanpainak biltzen ditu. 2012ko ekainean sortu zen, estrategiak elkarrekin lantzeko eta informazioa eta esperientziak elkartrukatzeko aukera erraztearren eta enpresa handien aurkako borrokak nabarmendu eta elkartasun eta babes handiagoa ematearren. Alternatibak Lotuz (Enlazando Alternativas) eskualde biko sarearen aurreko esperientzian oinarrituta dago kanpaina, eta gero etamugimendu eta erakunde gehiago elkartzea du xede.

“Transnazionalen boterea desegitea” goiburuaren bidez, nazioarteko elkartasun- sareak sortu nahi diramunduaren ustiapen basatia (botere ekonomiko eta finantza-botere handiek eragindakoa) areagotu eta zabaldu duen globalizazio neoliberalaren testuinguruan. Testuinguru horretan, korporazio transnazionalak gure bizitzaren eta planetaren jabe egin dira, eta gero eta ondasun komun gehiagometatu eta suntsitu dituzte, esparru nazionalean zein nazioartean lege-immunitatea bermatzen dien “zigorgabetasunaren arkitekturak” babestuta. Lexmercatoria hori “merkataritza libreko” eta inbertsioko itunen eta nazioarteko gobernu eta erakundeen harrapaketa korporatiboaren bitartez garatzen da, eta inbertsio- eskubideak giza eskubideak baino neurri handiagoan babesten ditu.

Irabazien maximizazioa lehenesten duten enpresa batzuek erabateko zigorgabetasuna izan dute herriak sistematikoki behartzeko, Lurra eta bertako baliabideak suntsitu eta berenganatzeko, bizitza merkaturatzeko, zerbitzu publikoak desegiteko, ondasun komunak suntsitzeko, elikadurasubiranotasunamehatxupean jartzeko eta erresistentziak kriminalizatzeko, eta, ildo horretan, zigorgabetasun hori salatu eta agerian utzi nahi da kanpainaren bidez. Gainera, esperientziak eta borrokak batzeko eta, era horretan, gure garaipenetatik eta gure porrotetatik kolektiboki ikasteko lan egin nahi da. Izan ere, transnazionalen botere-sistema desegiteko, beharrezkoa da ekintzakmundu osoan koordinatzea, eremu askotan borrokatzea eta kale eta lurraldeetako mobilizazioa, herri-hezkuntza eta nazioarteko parlamentu, komunikabide, foro eta erakundeetako ekintzak konbinatzea.

Helburu zehatzen artean, nazioarteko elkartasunaren bidez transnazionalen inpaktuen aurka diharduten komunitateen borrokak indartzea aipatu behar da lehenik eta behin. Bigarren helburua transnazionalen botere politiko, ekonomiko eta juridikoa desegitea da, eta, horretarako, transnazionalen jardueren kontrol publikoa eskatzea, politika- eta enpresa- arloko eliteak transnazionalen krimen ekonomiko eta ekologikoen erantzule egitea eta transnazionalek lobbyaren, “ate birakarien” eta xantaiaren bitartez gobernu eta erakundeetan duten eragina salatzea. Transnazionalek eragindako giza eskubideen urraketak sistematikoak direla frogatu nahi da, HerrienAuzitegi Iraunkorrak zenbaitetan baieztatu duenari jarraiki. Eta, era berean, enpresa- interesen aldeko egitura juridiko horren eraikuntzan transnazionalen, korporazio handien jatorriko eta harrerako estatuen eta nazioarteko ekonomia -eta finantza- erakundeen artean dagoen elkar-ulertzea edo “zilbor- hestea” salatu nahi da.

Kanpainaren esparruan, azkenik, “Enpresa transnazionalen kontrolerako herrien nazioarteko ituna” lantzeko prozesu kolektiboa bultzatu da, “behetik” abiatutako justizia-prozesu bateanaurrera egiteko etaherriensubiranotasunerako alternatibak eraikitzeko baliagarria izan dadin. Izan ere, itunak berak dioenez, “enpresa transnazionalei mesede egiten dien zigorgabetasunaren arkitekturaren ordez, gizarte-gehiengoen aldeko giza eskubideen arkitektura eraiki beharra dago”.


Júlia Martí, (@en_construccio) RETS kolektiboa (Respuestas a las Empresas Transnacionales).

Ver en línea : Diagonal, 254 zk, 2015ko iraila.


¿Quién eres?
Tu mensaje
  • Para crear párrafos, deje simplemente líneas vacías.


Twitter

Vimeo >>