Portada del sitio > Publicaciones > Artículos > Erresistentziak, erregulazioak, alternatibak

Twitter

Vimeo >>

Erresistentziak, erregulazioak, alternatibak

Pedro Ramiro (Diagonal, 254 zk, 2015ko iraila)

Jueves 1ro de octubre de 2015

JPEG - 52.6 KB

Kapitalismo globala zabaldu eta korporazio handien boterea handiagotu izanaren ondorioz, enpresa transnazionalek “garapenereduan” duten zentraltasuna zalantzan jartzen duten gizarte-borrokak areagotu egin dira mundu osoan. Azken hamarkada hauetan, hazkunde ekonomikoa eta sektore pribatua gizarte osoaren “aurrerabidearen” zutabetzat hartzen dituen ikuspegia nagusi izanik ere, gure bizitzaren gero eta alderdi gehiagoren merkantilizazio eta pribatizazioari aurre egiten dioten erresistentzia-prozesu ugari sortu dira. Neurri handian gizarte zibileko erakundeek eta gizarte-mugimendu emantzipatzaileek bultzatu dituzten esperientzia horiez guztiez gain, modernotasun kapitalistaren alternatiba diren paradigma eta erreferentzia-esparru berriak agertu dira.

Kapitalismoaren ondorengo ekonomia eta gizarteetarantz abiatzeko baliagarriak izango diren trantsizioko proposamenak eraikitzeko, ikuspegi hirukoitza dute joera nagusiaren aurkako diskurtso eta ekimen berri horiek. Lehenik eta behin, erresistentziaren dinamika: kapital transnazionalaren hedapena ikertu eta salatu behar da, hedapen horren inpaktu ekonomikoak, politikoak, sozialak eta ingurumenari eta kulturari lotutakoak murrizten saiatzeko. Bigarren, erregulazioaren logika: egungo eredu sozioekonomikoaren esparruan pertsonen eta herrien eskubideak enpresa handien negozioak tinko babesten dituen lex mercatoria horren maila berean –gutxienez– jartzeko baliagarriak izango diren kontrol-mekanismoak eta birbanatzeko proposamenak egin behar dira. Eta hirugarren, alternatiben eraikuntza bultzatzeko ideia: nagusi direnez bestelako garapen- ereduak eta gizarte-ereduak eraikitzeko xedez, hemen eta orain enpresa transnazionalei zenbait eremutan autonomia eta subiranotasun ekonomikoa kenduko dieten proposamen zehatzak bultzatu eta praktikan jarri behar dira.

Erresistentziari, erregulazioari eta alternatibari lotutako dinamika horiek aldi berean, paralelo eta era dialektikoan ari dira aurrera egiten, prozesuaren logika baten esparruan eta trantsizioaren ikuspegiarekin. Testuinguru horretan, esan daiteke hiru ikuspegi horiek osagarriak direla eta gobernu, enpresa eta gizarte-erakundeei beste sistema sozioekonomiko batzuk ezartzeko deia egiten dietela, funtsezko zutabe gisa Polanyik –kapitalismoaren jatorria aipatzean eta “belaunaldi bateanmundu osoa geratu zela haren eragin mingarripean” egiaztatuz– “irabaziaren eragingarria” deitzen duen hori izango ez duten sistema sozioekonomikoak ezartzeko deia, alegia.

Inpaktuak, borrokak eta erresistentziak

Kapitalak gure planetako bizitzan duen nagusitasunari aurre egiteko erresistentzian eta gizarte-protestan oinarritutako dinamikak, egia esan, korporazio handiek (Estatu Batuetakoek hasieran, eta Europa eta Asiakoek ondoren) beren operazioak beste herrialde batzuetara zabaldu zituztenean eta hazkundean eta metaketan oinarritutako logikan sakondu zutenean jarri ziren abian. Esan daiteke, beraz, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako langile-mugimenduaren borrokak eta lan-baldintzetan eta enpresa-etekinen banaketan hobekuntzak lortzeko eskakizunak, gaur egungo borrokak (hala nola beren lurraldeetan meatze- eta petrolio-enpresak sartzearen aurka dauden toki-komunitateen eta herri indigenen borroka), joan den mendean hainbat enpresaren aurka (United Fruit Company –Chiquita Brands gaur egun–, Nestlé, Shell, Nike edo McDonald’s enpresen aurka, adibidez) egin ziren erresistentzia-kanpainak eta gaur egun Telefónica, Coca-Cola, Chevron-Texaco edo Repsol transnazionalen aurka egiten direnak lotzen dituen hari gorri bat dagoela.

Latinoamerikaren kasu zehatzean, gainera, kapital transnazionalaren aurkako herri-erresistentziako prozesu horiek erabakigarriak izan ziren mende honen lehen hamarkadan Washingtongo Adostasunaren kudeatzaileak gobernuetatik irtenarazi eta “gau neoliberal luzearen” amaiera ekarri zuten gehiengo sozialak osatzen laguntzeko garaian. Edonola ere, aldaketaren gobernu berri horiek, erresistentziaren etapa moteldu ondoren, dualtasun baten aurrean daude orain, hementxe “erakundeetarako jauziaren“ alde egin duten eta gobernu-ardurak bete behar dituzten alderdi eta herritarren talde berri horiek aurrean duten dualtasunaren antzekoa, azken batean: korporazio transnazionalekin erregulazio-arloan aurrerapen bat ekarriko duen elkartze taktiko baten alde egin ala paradigma jakin batzuetan (hala nola desazkundean, bizitza onean edo ekofeminismoan) oinarritutako garapeneredu baten aldeko apustu estrategikoa egin eta proposamen alternatibo bat eraiki?

Kontrol-mekanismoak eta proposamen alternatiboak

Hain zuzen ere, erregulazioaren eta alternatibaren artean, hots, “merkatuen” boterea mugatzeko kontrol- mekanismoak ezartzeko aukeraren eta kapitalismoaren ondorengo garairako trantsizio baterantz aurrera egiteko proposamenen premiaren artean ari diramugitzen enpresa handiekin eredu sozioekonomikoaren zentraltasuna lortzeko lehian ari diren ekimen gehienak. Eta jabetza pribatuaren eta hazkunde ekonomikoaren logikak kolonizatu ez duen gunerik ia ez dagoenez gero –beste era batean esanda, kapitalismo globalean “kanpoalderik” ez dagoenez gero–, esperientzia horietako askok erregulazioaren eta alternatibaren ikuspegiak konbinatuta funtzionatzen dute.

Trantsizio-proposamen beraren barruan, honako hauek konbinatu behar dira: alde batetik, indarrean dagoen legeria hobetzeko zein araudi nazional eta nazioarteko araudi berriak sortzeko –gardentasunari, kontuak eman beharrari, konpainia handien jardunbideen ebaluazio eta jarraipenari, giza eskubideen betetzea enpresaren etekinen gainetik jarriko duen bidezko fiskalitate bati eta abarri begira– gobernu eta erakundemultilateralei egin beharreko eskakizunak, eta, bestetik, “irabaziaren eragingarria” funtsezko printzipiotzat izango ez duten paradigma berrietatik abiatuta gizarte zibileko erakundeek aniztasuna, kolektibotasuna, demokrazia eta bizitzaren iraunkortasuna ardatz izango dituzten emantzipazio-bide berrietatik abiatzeko bultzatuko dituzten proiektu alternatiboak praktikan jartzeko beharra.

Bi bide horiek lotuta daude dialektikoki, eta kontuan hartu behar da, Miren Etxezarretak dioenez, “ez dela gauza bera arazo jakin bat konpontzeko proposamen bat, baliabide bat edo tresna alternatibo bat, eta egungo gizartea iraultzeko helburua duen gizarte alternatibo bat”. Eta, gainera, prozesuaren logikaren barruan eraikitzen dira, jakinik, Etxezarretak berak dioenez, “borrokaren eta eraldaketaren prozesua bera dela alternatiba, eguneroko bizitzan eta gizarte desberdin baten aldeko borrokan eraiki beharreko prozesua, alegia”.


Aldaketarako sendotutakoeta etorkizuneko esperientziak

Berreskuratutako enpresak, txanpon sozialak, finantza solidarioak, bidezko merkataritza, kontsumo agroekologikoko kooperatibak, erabiltzeko eskubidearekin emandako etxebizitza komunitarioen inguruko proiektuak… Giza jarduerak beste era batera, metaketa kapitalistaren logikatik kanpo antolatzea bideragarria dela erakusten duten adibide asko eta asko daude, bakoitza bere mailan eta bere ahalmenarekin.

Ekimen batzuk dagoeneko multinazionalekin lehian ari dira botere-eremu batzuk lortzeko; beste batzuk, berriz, hasieran daude oraindik, eta ekonomia solidario, feminista eta ekologikoaren printzipioetan oinarrituta jardunbide arduratsuak (gizarte-arloan zein ingurumen-arloan) probatzeko balio duten “esperientzien laborategiak” dira. Ramón Fernández Duránek eta Luis González Reyesek En la espiral de la energía liburuan diotenez, “arrakasta izanez gero, hurrengo faserako agregazioeta kopia-nodoak sortuko dituzte esperientzia txiki hauek”, eta “ezinbesteko argiak, saiakuntza-bankuak” izango dira.


Pedro Ramiro, (@pramiro_) Latinoamerikako Multinazionalen Behatokia (Observatorio deMultinacionales en América Latina, OMAL)Bakea eta Duintasuna (Paz con Dignidad) elkartea.


Ver en línea : Diagonal, 254 zk, 2015ko iraila.


¿Quién eres?
Tu mensaje
  • Para crear párrafos, deje simplemente líneas vacías.


Noticias

10 empresas más grandes que 180 países

Peter Thiel, cofundador junto a Elon Musk del sistema electrónico de pagos Pay-Pal, tiene una visión muy particular de la competencia. “Es para los perdedores”, dice. La defensa que hace de los monopolios el primer gran inversor de la red (...)

Fuente: El País | 30 de septiembre

Los delitos ambientales podrán ser juzgados como crímenes contra la humanidad

Los gobiernos o individuos responsables de delitos contra el medio ambiente, el acaparamiento de tierras o la explotación ilegal de los recursos naturales podrán ser, a partir de ahora, perseguidos y juzgados por la legislación (...)

Fuente: Público | 28 de septiembre

|

Actualidad

Boletín OMAL nº87

Monográfico de recursos sobre la actividad económica de las grandes multinacionales y la Inversión Extranjera Directa en América Latina y el Caribe ÍNDICE Recursos y datos económicos sobre las grandes multinacionales OMAL Recursos y datos (...)

Septiembre de 2016 | 28 de septiembre

Ecosocialismo y ecofeminismo para un otoño en resistencia

“El TTIP ha fracasado de facto”. La reciente afirmación del ministro de Economía alemán sobre las negociaciones del tratado comercial entre Estados Unidos y la Unión Europea vino seguida de una declaración de presidente francés en la misma (...)

Júlia Martí y Erika González (La Marea, 25 de septiembre de 2016) | 26 de septiembre

|