Portada del sitio > Publicaciones > Artículos > Formula magikoak krisialdian?

Twitter

Vimeo >>

Formula magikoak krisialdian?

Erika González (Diagonal, 254 zk, 2015ko iraila)

Lunes 28 de septiembre de 2015

JPEG - 33.6 KB

“Erreskatea jasateko zorian geunden lehen, eta ekonomia osasuntsu bat eta gehien hazten ari direnetako bat gara orain”. Iberdrolako presidente Ignacio SánchezGalánek garbi utzi zuen aurtengo otsailean beretzat krisia gaindituta dagoela gaur egun. Zuzendari horrek hautemandako susperraldia berretsi egin zuten geroago patronalaren bozeramaile Juan Rosellek (“begien bistakoa” omen zen) eta Telefónicako presidente César Aliertak: “Europako hazkunde ekonomikorik eta enplegu-hazkunderik handienetako bat gertatzen ari da gure herrialdean”.

Espainiako gobernuaren eta multinazional handien arabera, krisi finantzario eta sozioekonomiko larri batean sartutako herrialde bat zena oparotasunera bideratutako herrialde bihurtu izana Mariano Rajoyk udal-hauteskundeak egin baino hilabete lehenago azaldu zuen formula baten ondorioa izan da: “BPGaren eta zentzu komunaren alde egingo dut”. Gainera, “zentzu komunaren” formula hori magikoa da, crash globala eragin duten osagai berak aplikatuz –metaketa, irabazia, ustiapena– oso emaitza desberdina lortu baita. Gobernuak eta korporazioek oso garbi dute nahikoa dela atzerriko inbertsioa handiagotu, merkatuak zabaldu eta egituraerreformak egitearekin.

Osagai horietako lehenak hazkunde handia izan du Espainiako enpresa handien akziodunek inbertsio- funts espekulatiboak jaso izanaren ondorioz. Bigarren osagaiak ere gora egin du azken urteotan, “Ibexeko enpresen diru-sarreren % 70 kanpokoa” delako, Kanpo Arazoetako ministro José Manuel García-Margallok adierazi duenez, eta horrek ondorio “nabariak ditu finantzaketan, inbertsioan edo enpleguan”. Azkenik, kapitalaren ikuspuntutik, egitura-erreformak izan dira lehiakorragoak izateko oinarria (pribatizazioak, gizarte-zerbitzuetan egindakomurrizketak eta, batez ere, soldata-debaluazioa).

Etekinei, zuzendarien ordainsariei –2014an, Ibexeko administrazio- kontseilarien ordainsaria aurreko urtean baino%28 handiagoa izan zen– eta dibidenduei erreparatu besterik ez dago enpresaemaitza onak egiaztatzeko. Errealitate horri desberdintasun ekonomikoa, genero-desberdintasuna eta gizarte-bazterkeria gaineratzen badizkiogu, ordea –Espainiako herritarren % 27 pobrezia- arriskuan dago–, formula ez da hain eraginkorra. Eta hortxe dago amarrua: gobernatzen gaituen politika- eta enpresa-arloko elitearentzat baino ez da baliagarria. Patronalak garbi utzi du hori. Rosellek adierazi duenez, "soldata txikiagoekin kontratatzen da, baina horixe da egoera. Susperraldi ekonomikoa ez damiragarria izango”. Gainera, krisi ekologikoa eta baliabide naturalen agortzea ez dira kontuan hartzen formula horren bidez konpondu beharreko arazoen artean.

Transnazionaletako zuzendariak eta akziodunak amarrua ezkutatzen eta beren irabaziak lehenago edo geroago gehiengoengana iritsiko dela sinestarazten saiatzen dira. Horretarako, kontzeptu berri batzuk jarri dituzte abian: lurralde, zerbitzu eta ondasun gehiagoren merkaturatzea dakarren “berrikuntza”, kolokatasunaren areagotzea errazten duen “ekintzailetza”, eta laguntza publikoak eta GKE-en laguntza bultzatzen dituzten “balio partekatuak”. Horiek guztiak bat datoz gobernuak gaur egun bigarren maila batean utzi duen Espainia markaren diskurtsoarekin. Dena dela, bilgarria aldatu bada ere, ildo nagusiek bizi-bizirik diraute korporazio handien hedapena aurrerabidea lortzeko bide bakarra dela sinestarazteko.

Kontakizun hori, ordea, oso ongi kontatuta ere, ez dator bat gero eta pertsona gehiagok bizi duten kolokatasun eta pobretzearekin. Hori dela-eta, gero eta gehiago dira “formula magiko” hori zalantzan jartzen dutenak eta kapitalaren erreprodukzioa lehenetsi ordez justizia soziala eta bizitzaren iraunkortasuna lehenestendutenbeste eredubatzuk sortu, eztabaidatu eta esperimentatzen dituztenak.


#KRISIAN

  • “Espainiako ekonomiari buruzko gezurretako bat oso murrizketa handiak egin direla da”, Luis de Guindos, Ekonomia Ministroa
  • “Batez besteko soldatak behera egin du berriz (% 0,6). Lan-erreforma egin zenetik, 13 puntuko beherakada izan du. Susperraldi ekonomiko deitzen diote”, @RubenSanchezTW
  • “Makroekonomia dela eta mikroekonomia dela, herritarren % 29 pobrezia eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dugu”, @EconomiaJusta
  • “Espainiako milioidunen kopuruak % 40ko igoera izan du krisiarekin”, El Confidencial
  • “Izarrak eskuraezinak zaizkigu... Zailak dira harrapatzen, ez, ordea, urrun daudelako, han goian, inoiz izarretara iritsiko ez ginela sinestarazten saiatu zirelako baizik”, María González eta Virginia Pedrero
  • “Ekonomia ulertzeko beste era bat diseinatzen jarraitzeko baliagarriak izango diren alternatibak antolatzen jarraitzean datza erronka” @OMAL_INFO

Erika González, Latinoamerikako Multinazionalen Behatokia (Observatorio deMultinacionales en América Latina, OMAL)Bakea eta Duintasuna (Paz con Dignidad) elkartea.


Ver en línea : Diagonal, 254 zk, 2015ko iraila.


¿Quién eres?
Tu mensaje
  • Para crear párrafos, deje simplemente líneas vacías.


Noticias

Se presentó en Bilbao, ante numeroso público, el libro “Alternativas al poder corporativo”

Este jueves 1 de diciembre de 2016, en Bilbao tiene lugar la presentación del libro “Alternativas al poder corporativo. 20 propuestas políticas para una agenda en transición en disputa con las empresas transnacionales” de Gonzalo Fernández (...)

Fuente: Cubainformación | 2 de diciembre

Podemos y OMAL piden un Tribunal Internacional que persiga violaciones de derechos de las multinacionales, como las eléctricas

Podemos ha defendido este martes, junto al Observatorio de Multinacionales en América Latina, la creación de una legislación y un tribunal internacional que persiga las violaciones de Derechos Humanos que, según denuncian, perpetran las (...)

Fuente: Europa Press | 30 de noviembre

|

Actualidad

El poder corporativo en el centro de la crisis

Las empresas transnacionales han alcanzado hoy en día un papel protagónico en la sociedad global, participando de manera activa y con una posición de fuerza no solo en los principales espacios de toma de decisiones, sino incluso (...)

Gonzalo Fernández Ortiz de Zárate (Diagonal, 29 de noviembre de 2016) | 29 de noviembre

Palabras que nos sostienen

Esta mañana vi a una mujer que limpiaba la calle (esa parte pública por la que caminamos) metida dentro de su bata de trabajo. Limpiaba como sacada de otra época, asumiendo que el resplandor del suelo es tarea suya. Limpiaba el suelo de (...)

María González Reyes (La Marea, 28 de noviembre de 2016) | 28 de noviembre

|