Portada del sitio > Publicaciones > Artículos > Gobernuak etamugimenduak. Desadostasun eta adostasunak

Twitter

Vimeo >>

Gobernuak etamugimenduak. Desadostasun eta adostasunak

Gorka Martija eta Beatriz Plaza (Diagonal, 254 zk, 2015ko iraila)

Martes 29 de septiembre de 2015

JPEG - 85 KB

Gobernuen eta gizarte-mugimenduen arteko harremana analisi-gai estrategikoa da oraindik ere, batez ere Latinoamerikan, izaera eraldatzailea edo “aurrerakoia” duten gobernuak erakundeetara iritsi direnetik. Gobernu horiek ere “gau neoliberal luzea” gainditzeko helburua dute, eta batzuk Ongi Bizitzearen edo XXI. Mendeko Sozialismoaren ikuspegian oinarrituta konstituzioetan eta politikan sistema kapitalista gainditzeko neurriak hartzea proposatzera ere iritsi dira.

Gizarte-mugimendu asko bat datoz erreferentzia-esparru horiekin, eta interesak bateratu egiten dira hiru eremu espezifikotan: Estatua eragile politiko eta ekonomiko gisa berreskuratzea, pobreziaren eta desberdintasunaren aurkako borrokan baliabideak birbanatzeari lehentasuna ematea, eta subiranotasunaren eta antiinperialismoaren logiketan oinarrituta egongo den eta egungo egitura kolonialari eta enpresa transnazionalei zuzenean aurre egingo dien eskualde-egitura alternatibo bat inplementatzea.

Estatuaren rola berreskuratzeari dagokionez, azpimarratu beharra dago, hainbat ekimenen artean, Boliviako gobernuak hidrokarburoak nazionalizatzeko dekretu bat promulgatu izana (horrek zekarren sinbolismoarekin). Nazionalizazioa 2006ko maiatzaren 1ean eman zen argitara, eta Boliviako gizarte-mugimenduen eta sindikatuen eskari historiko bati erantzun zion. Eta, hori guztia, subiranotasun nazionala ardatz bihurtzen duen programa politiko partekatu baten esparruan. Egia esan, nazionalizazioa ia gobernu aurrerakoi guztiek erabili dute enpresa transnazionalek Latinoamerikako produkzio-egituran duten nagusitasuna mugatzen saiatzeko.

Aberastasunaren birbanaketa egiteko estrategiei dagokienez, Venezuelako Misioen Sistema Nazionala azpimarratu beharra dago, besteak beste. Sistema hori 2003an jarri zen abian, eta honako ekimen hauek biltzen ditu: alfabetatze- programak, doako estaldura medikoa, diru-laguntzak elikagaien prezioetan eta, Ekuadorren kasuan, gizarte-politiken instituzionalizazioa (Giza Garapenerako Bonua).

Ezaugarri bereizgarri gisa transnazionalek baliabide naturalekin egindako espoliazioa eta mendekotasuna dituen eskualde bati funts propioa ematera bideratutako eskualde- integraziorako estrategiei dagokienez, ALBA-TCP erakundea izan da eredu kapitalistarekiko ikuspegi kritikorik handiena bultzatu duena, eta erakunde horren Gizarte Mugimenduen Kontseilua gobernuen eta mugimenduen arteko elkarrizketaren beharraren instituzionalizazio formala dela esan daiteke. Ekimen horrek, nolanahi ere, transnazionalen nagusitasunaren errealitateari zuzenean aurre egiten dioten dinamikak sortu ditu, eta enpresa eta proiektu “grannazionalak” transnazionalei kontrajarrita formulatzen dira esanbidez. Ildo horretan, eta duen garrantzi handiagatik, ALBA erakundearen banku-proiektua azpimarratu beharra dago.

Bestalde, onartu beharra dago desadostasun handiak sortzen ari direla eredu neoliberalaren ondoko gobernuen eta gizarte-mugimendu batzuen artean. Batez ere krisialdi globalaren egungo fasean, Estatuko ekonomiaren eta aurrekontuaren oinarri diren commodity direlakoen (petrolioa, gasa, meatzaritza- produktuak, elikagaiak eta abar) prezioak nabarmen jaitsi direnean. Horrela, beraz, egoera berriak areagotu egin ditu desadostasun horiek, eta konplexutasun handia badute eta herrialdez herrialde analisi bat egin behar bada ere, bitan laburbil daitezke.

Lehenik eta behin, eredu primario esportatzailea gainditzeko produkzio- matrizean egin beharreko eraldaketen erritmo eta edukiei buruzko eztabaida. Batzuen ustez, mendekotasunean oinarritutako eta inpaktu ekologiko eta sozial handiko egungo egitura ekonomikoa sendotu eta transnazionalen parte-hartze handiagoa erraztu baino ez dute egin gobernu aurrerakoiek. Beste batzuen ustez, berriz, ingurune politiko eta ekonomiko globalean indar urria duten eta eskuindarren estatukolpearen aldeko estrategiei aurre egin behar dieten Hegoaldeko herrialde pobretuentzat eraldaketaerritmoak egokiak izan dira aldi historiko labur batean (8-15 urte).

Bigarrenik, desadostasuna sortu da gobernuen eta mugimenduen artean hitz egiteko guneen inguruan. Gobernu batzuek diotenez, mugimendu jakin batzuek, erakundeen ekintzari buruzko kritika erabateko eta ez-estrategiko baten bidez, “saltsa loditzen” diote eskuinari. Gizarte-erakunde horien ustez, berriz, protestaren aurkako errepresioa eta kriminalizazioa areagotzen ari da, eta gobernuen eta gizarte zibil antolatuaren arteko zubiak apurtzen ari dira.

Testuinguru konplexu horretan, ezinbestekoa da gobernuen eta gizarte- mugimenduen arteko elkarrizketaren alde egiten jarraitzea helburu komun batzuk lortzeko, baina identitate eta ahalmen desberdinetan oinarrituta. Ildo horretan, garrantzitsua da politika berriz ere eliteen alde bidera dezaketen atzerapausoak saihestea eta, aldi berean, pixkanaka baina estrategikoki egitura-aldaketa batzuetarantz abiatzea. Aldaketa horiek, jabetzaeredua, subjektu estrategikoak eta, azken batean, kapitalaren iraunkortasunaren ordez bizitzaren iraunkortasuna lortzeko funtzionamendu ekonomikoaren logika berriz zehaztu eta arautu ez ezik, eraldatu ere egingo dituzte. Horretarako, gobernuek eta gizarte-mugimenduek beren gain hartu behar dute politikaren erronka, elkarri onartu behar dizkiote ahalmenak eta mugak, eta elkarrizketarako eta kidetasunerako guneak bilatu behar dituzte. Behar-beharrezkoa da, asko dago jokoan, eta korporazio handien botereari aurre egiteko biderik onena dela dirudi.


Erresistentzia istorio batzuk

Bolivian, Evo Moralesen gobernuaren eta Geodata enpresa italiarraren artean adostutako hitzarmen baten kontra altxatu da indigenen mugimendua. Hitzarmen horren arabera, aldez aurreko ikerketa bat egingo da Beni ibaiko El Bala estugunean presa bat eraikitzeko. Proiektu hori gauzatuz gero, bi parke naturalurpean geratuko dira, eta zenbait komunitatek beste leku batera joan beharko dute.

Ekuadorren, Ekuadorko Nazionalitate Indigenen Konfederazioak (CONAIE) ibilaldi nazionalbaterako deialdia egin zuen abuztuan, Correaren gobernuari Ongi Bizitzeko plana sendotzeko prozesuan aurrera egiten lagunduko duten neurriak praktikan jar ditzan eskatzeko. Eskari nagusia, nolanahi ere, lurraren kontserbazioa errespetatuko duten erauzketa-politikak sustatzea izan zen.

Brasilen, Txinako enpresaburuen eta gobernuaren artean Acre Estatuko mendebaldean trenbide biozeaniko bat eraikitzeko berriki egindako proposamenakerne jarri du nekazari eta indigenen mugimendua. Proiektu horren helburua Brasilgo lehengaien produktoreak Perun zehar Asiako kontsumitzaileekin lotzeada, etatrazadurakhainbat komunitate indigena bizi diren eta petrolio-aberastasunik handieneko eremu batden parke nazionalbat hartuko du eraginpean zuzenean.


Gorka Martija eta Beatriz Plaza, (@BeaPlazaE), Latinoamerikako Multinazionalen Behatokia (Observatorio deMultinacionales en América Latina, OMAL)Bakea eta Duintasuna (Paz con Dignidad) elkartea.


Ver en línea : Diagonal, 254 zk, 2015ko iraila.


¿Quién eres?
Tu mensaje
  • Para crear párrafos, deje simplemente líneas vacías.


Noticias

Se presentó en Bilbao, ante numeroso público, el libro “Alternativas al poder corporativo”

Este jueves 1 de diciembre de 2016, en Bilbao tiene lugar la presentación del libro “Alternativas al poder corporativo. 20 propuestas políticas para una agenda en transición en disputa con las empresas transnacionales” de Gonzalo Fernández (...)

Fuente: Cubainformación | 2 de diciembre

Podemos y OMAL piden un Tribunal Internacional que persiga violaciones de derechos de las multinacionales, como las eléctricas

Podemos ha defendido este martes, junto al Observatorio de Multinacionales en América Latina, la creación de una legislación y un tribunal internacional que persiga las violaciones de Derechos Humanos que, según denuncian, perpetran las (...)

Fuente: Europa Press | 30 de noviembre

|

Actualidad

No me puedo imaginar

No me puedo imaginar cómo será tener que meter a tus hijos en la cama temprano, en cuanto oscurece, porque hace frío y no hay calefacción. No me puedo imaginar cómo será preparar unos macarrones y separarlos en dos platos iguales (uno por (...)

María González Reyes | 4 de diciembre

El poder corporativo en el centro de la crisis

Las empresas transnacionales han alcanzado hoy en día un papel protagónico en la sociedad global, participando de manera activa y con una posición de fuerza no solo en los principales espacios de toma de decisiones, sino incluso (...)

Gonzalo Fernández Ortiz de Zárate (Diagonal, 29 de noviembre de 2016) | 29 de noviembre

|