Portada del sitio > Publicaciones > Artículos > Krisiari buruzko kontakizunak

Krisiari buruzko kontakizunak

Pedro Ramiro (Diagonal, 209 zk, 2013ko azaroa)

Miércoles 27 de noviembre de 2013


“Emilio Botinek adierazi duenez, "Espainiri gauza guztientzako dirua heltzen ari zaio"

«Espainia erakargarria da, aukeraz betetako mundu bat». Halaxe esan du FCCko kontseilari delegatuak, Bill Gatesek enpresa horren akzioen % 6 eskuratu duenean. Horrela, munduko gizonik aberatsenaren finantza-espekulazioa inbertitzaileak itzultzen hasi diren ideia sustatzeko argudio bihurtu da, eta, Espainiako eraikuntza-enpresa horretako exekutiboaren hitzetan, «herrialdean eta enpresetan ekonomia suspertzen hasi dela erakusten du». New Yorken antzeko zerbait esan zuen Banco Santaderreko presidenteak, duela aste batzuk. «Une zoragarria da, Espainiari edozertarako dirua ari baitzaio iristen», esan zuen Emilio Botínek, bankuak bidaia ordaindu zien kazetari batzuen aurrean.

Espainiako gobernuaren atzerri-politikako proiektu izarrean, Espainia markan, parez pare daude futbol-selekzioa, flamenkoa, eguzki- eta hondartza-turismoa eta pintxoak, eta lehiakortasuna, berrikuntza, ekintzaileak, atzerriko zuzeneko inbertsioa eta enpresa transnazionalak. Azken horiek dira, hain zuzen, kontakizun honetako protagonistak. Bertan, espainiarra izatearen harrotasunaren parafernalia eta krisitik irteteko ardatz nagusitzat korporazio handien hazkunde eta hedapena jotzen duen doktrina ekonomikoa uztartzen dira.

Gidari ditugun erakundeentzat garbi dago susperraldiaren euskarriak zein diren: ekonomiaren hazkundea, atzerriko inbertsioa –Eurovegas eredua estandartetzat harturik kapitalak erakarriz– eta merkatuak handitzea. Guztiek ere Espainiako konpainia multinazionalen interesei erantzuten diete, business as usual logikaren baitan.

Enpresa-eliteak ahalegin handia ari dira egiten, gizartearen zati handi baten pertzepzioa (“ez gara politikarien eta bankarien esku dauden salgaiak”) aldatzeko. Aldarrikapen horiek, baina, dagoeneko ez dute herritarren artean onarpenik, ikusten ari baitira, egunez egun, ustelkeria-kasuak, zerga-ihesak, soldata-arraila, kaleratze masiboak eta pribatizazioak nagusituz doazela.

«Oso gaizki komunikatzen duen herrialdea gara, eta larru gorritan gaude. Unibertsitateetako, enpresetako, erakundeetako… pertsonak nahi ditugu alboan, luma hartu eta, dauden lekuan daudela, egia konta dezaten», esan zuen Espainia Markarako Goi Komisarioak. Eta, hain zuzen ere, haren kontsignari jarraiki baina buelta emanez, horixe ari dira egiten, eguna joan eta eguna etorri, gizarte-sareetan, kaleetan eta plazetan Espainia markak irudikatzen duenak eragindako sumindura adierazten duten milaka pertsonak. Horrela, ustelkeria, ate birakariak, monarkia, finantza-erakundeak, troika eta gidatzen gaituen klase politiko-enpresariala aktore nagusi bihurtu dira, gero eta gehiago hedatzen ari den eta horiek bizi dugun krisi-iruzur honen eragiletzat eta, aldi berean, onuradun bakartzat jotzen dituen kontakizun alternatibo batean.

Jakin badakigu, estatu espainiarrean eta gure enpresek jarduera gauzatzen duten herrialde periferikoetan desberdintasunak eta pobrezia handitzearen egiturazko arrazoietan errotuta dagoela, gaur egun, benetako Espainia marka; merkatuen diktaduraren aurkako protestak itoaraztearen eta kriminalizatzearen alde egiten duela apustu; etxegabetzeek, osasunaren eta hezkuntzaren pribatizazioak, lanaren eta pentsioen erreformak eta planeta osoko multinazionalen ondorio sozioekologikoek erasandako gizarte-gehiengoaren aurka dagoela.


Pedro Ramiro, Latinoamerikakomultinazionalen behatokiko (OMALeko) ikertzailea-Bakea ta Duintasuna .

Ver en línea : Diagonal, 209 zk, 2013ko azaroa.


¿Quién eres?
Tu mensaje
  • Para crear párrafos, deje simplemente líneas vacías.


Twitter

Vimeo >>

agenda

Del 23 de agosto 19:00 al 25 de agosto 17:30

IV Seminário Internacional de Direitos Humanos e Empresas HOMA

......