Portada del sitio > Publicaciones > Artículos > Enpresa transnazionalen boterea

Twitter

Vimeo >>

Enpresa transnazionalen boterea

Juan Hernández Zubizarreta, Erika González eta Pedro Ramiro (Diagonal, 209 zk, 2013ko azaroa)

Sábado 23 de noviembre de 2013

Globalizazio neoliberalak transnazionalen inpunitate giroa sortu du Alternatibak aurkakotasun eta hausnarketan aurrera egiten dute

Azken ehun urteotan, kapitalismo globala hedatu eta estatu-nazioek erabaki sozioekonomikoen gaineko subiranotasuna galtzen hasi ahala, enpresa transnazionalak sendo finkatzea eta munduko gero eta txoko gehiagotako bizimoduan eragina izatea lortu dute. Dirudienez, egungo multinazionalen lehen aitzindariak duela hainbat mende sortu ziren. Erdi Aroaren bukaeran, ba omen zeuden horrelako zenbait enpresa, hala nola, Medici sendiaren Bankua eta Indietako Konpainia, baina hizpide ditugun konpainien benetako abiapuntua XIX. mendearen bukaera edo XX.aren hasiera izan zen, General Electric, United Fruit, Ford eta Kodak enpresa estatubatuarrek beren negozioak sorterritik kanpo finkatzeari ekin baitzioten. Denboraren poderioz, korporazio handiek berebiziko garrantzia hartu dute nazioartean, batik bat joan zen mendeko azken hiru hamarkadetan eta XXI. mendearen hasieratik hona, ekonomiaren globalizazioari lotutako prozesuak erruz hedatu eta politika neoliberalak mundu osoan gailendu direlako. Horren guztiaren ondorioz osatu den bilbe politiko, ekonomiko, juridiko eta kultural globala enpresa transnazionalentzat bereziki onuragarria izan da.

Argazki: Edu León.

Korporazio transnazionalen botere ekonomikoa bistakoa da. Adibidez, munduko enpresarik handiena Wal-Mart da, eta beraren urteko salmenta-bolumenak Kolonbiako eta Ekuadorko Barne Produktu Gordinen batura gainditzen du. Era berean, Shell petrolio-konpainiaren diru-sarrerak Arabiar Emirerri Batuen BPGa baino handiagoak dira. Konpainia multinazionalen botere politikoa ere eztabaidaezina da. Gobernarien eta enpresarien arteko loturak oso estuak izan dira beti. Jakinekoa da politikari batzuk enpresa-munduan sartzen direla eta enpresari batzuek kontrako bidea egiten dutela. Adibidez, González, Aznar, Blair eta Schröder presidente ohiei Gas Natural Fenosa, Endesa, JP Morgan Chase eta Gazprom korporazioetan, hurrenez hurren, zuzendaritza-postuak eman dizkiete; aitzitik, Mario Draghik eta Mario Montik Goldman Sachs konpainia utzi zuten Europako Banku Zentraleko eta Italiako gobernuko lehendakari izendatu zituztenean, hurrenez hurren. Gaur egun, enpresa transnazionalek izugarrizko eragina dute gizartean, nola kulturaren eremuan hala arlo juridikoan, besteak beste. Kulturaren eremuari dagokionez, konpainia handiak publizitateaz eta marketin-teknikez baliatzen dira beren komunikazio-gaitasun handia eta kontsumo-gizartea konbentzitzeko ahalmen izugarria are sendoago errotzeko. Arlo juridikoan, hitzarmen-, tratatu- eta akordio-sare trinkoa osatu da multinazionalen kontratuak eta inbertsioak babesteko. Aipatutako sarea Korporazio Zuzenbide Global berria edo lex mercatoria delakoaren oinarria da, eta, horri esker, korporazio handien eskubideak zeharo babesteaz gain, ez dago gizartean, lan-arloan, kulturan eta ingurumenean eragindako ondorioak neurtzeko benetako mekanismorik, ezta aurre egiteko modurik ere.

Hirurogeita hamarreko hamarkadatik, enpresa transnazionalen boterea asko eta azkar handitu da. Milton Friedmanek eta Chicagoko Eskolak sustatutako ekonomia-neurriak ezarri ondoren, neoliberalismoaren ideologia mundu osoan nagusitu eta finkatu zen, kolpe militarrei, gerrei, natura-hondamendiei eta ondoz ondoko ekonomia-krisiei esker. Arian-arian, “shockaren doktrinaren” araberako erreforma gogorrak ezarri zituzten, hiritarren artean ia inolako kontrako jarrerarik sorrarazi gabe. Nazioarteko finantzak amildu eta behea jo ondoren, azken lau urteotan Europako gobernuak laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadetan herrialde periferikoetan erabilitako politika berberak ari zaizkigu ezartzen, «irabaziak pribatizatzea eta galerak sozializatzea» aldarrikatzen duen printzipioarekin bat. Langileen oinarrizko eskubideen kontrako lan-erreformak onartu dituzte, erretiro-sistema aldatu egin dute pentsio-plan pribatuak bultzatzeko, lan-errenten zeharkako zergak eta fiskaltasuna igo eta enpresa eta fortuna handien zergak jaitsi, oraindik pribatizatu gabeko zerbitzu publikoak merkantilizatzeari ekin diote, hezkuntzan, osasunean, lankidetzan, mendekotasunetan eta beste hainbat arlotan inbertsio publikoak bertan behera ari dira geratzen…

Azken urteotan ekonomia- eta finantza-sistemaren erregularizazio ezari esker gogotik aberastu diren enpresa horiei dirulaguntzen bidez milioika euro emateaz gain, krisiaren aitzakiaz baliatuta, ongizate-estatua zapuzteko, ondasun komunak pribatizatzeko eta kapital transnazionalari ate guztiak irekitzeko bidean aurrerapauso handiak eta irmoak ari dira ematen. Kapital transnazionalari ateak irekitzeko ahaleginaren helburu bakarra honako hau da: hiritarren oinarrizko eskubideekin zerikusia duten gero eta eremu gehiago kontrolatzea. Konpainia multinazionalak jaun eta jabe dira mundu-ekonomiaren sektore estrategiko guztietan: energian, finantzetan, telekomunikazioetan, osasunean, nekazaritzan, azpiegituretan, uraren esparruan, komunikabideetan eta arma- eta elikadura-industrietan. Gainera, egungo krisi kapitalistak korporazio handien botere ekonomikoa eta eragin politikoa are gehiago indartu ditu, eta edozein arlotan egin ditzakete negozioak, hala nola, natura-baliabideetan, zerbitzu publikoetan, higiezinen espekulazioan, energiaren eta elikagaien etorkizun-merkatuetan, lur-pilaketetan... Esanak esan, argi dago egungo krisia sistemikoa dela, ekonomia, ekologia, gizartea eta zainketak hartu baititu mende, besteak beste, eta munduko biztanle gehienen bizi-baldintzak errotik ari da suntsitzen, gorriak ikusi araziz.

Egungo testuinguru konplexuan, ezinbestekoa da enpresa transnazionalak mundu osoan egiten ari diren neurrigabekeriak ikertzea, aztertzea, salatzea eta kontrako mobilizazioak abiaraztea. Ekonomia- eta finantza-krisia aukera bikaina ari da izaten korporazio handientzat, ahuldu beharrean, gero eta botere eta indar handiagoa ari baitira hartzen gure gizarteetan, korporazio-estrategiak berrituz eta negozio-eredu berriak etengabe ezarriz. Gizarte-desberdintasunak sakontzen eta gehiengoaren eskubideak zokoratzen ari dira; konpainia multinazionalen merkataritza-interesak eta kontratuak, aldiz, zeharo babesturik daude. Beraz, enpresa transnazionalen kontrako borroka eta erresistentzia indartzea inoiz baino beharrezkoagoa da. Era berean, kapitalismoa baino haratago begiratzen duten alternatiba sozioekonomikoei buruzko hausnarketetan aurrerapausoak eman behar ditugu, balizko beste eredu edo errealitate horiei leihoak irekitzeko, gizarte-jarduerak korporazio handien mende egon ez daitezen. Egungoaren kontrako egituraketa finkatzea da kontua, hau da, korporazio handien interesak alde batera uztea eta gizarte-jarduera guztiak gizakiengan eta planetako bizitza ahalbidetzen duten prozesuetan oinarritzea.


Enpresa gutxi kontrolatutakomerkatua

Zer dira enpresa transnazionalak?

Enpresa transnazional edo multinazionalen sozietate nagusia jatorrizko herrialdean egoten da finkatuta, bertako legeekin bat, baina beste herrialde batzuetan ere hedatzen dira, bi modutan: zuzeneko inbertsio atzerritarren bidez, toki-enpresarik sortu gabe, edo filialen bidez, herrialde bakoitzeko legeak errespetatuz. Juridikoki sozietate ugariz osatutako taldeak diruditen arren, erabakitze-zentro bakar batek zuzendutako batasun ekonomikoak dira benetan.

Boterea esku gutxitan

2010ean 80.000 enpresa transnazional zeuden eta 810.000 konpainia filial kontrolatzen zituzten. Merkatu globalean milaka transnazional dabiltzan arren, horietako gutxi batzuek dute besteekiko krontrola: munduko konpainia handi guztien akzioen balioaren % 80 737 multinazionalen esku dago eta konpainia handi horien % 40 147 multinazionalek kontrolatzen dute soilik.


Juan Hernández Zubizarreta, Erika González eta Pedro Ramiro, Enpresa transnazionalei buruzko hiztegi kritikoa. Korporazio handien botereari aurre egiteko gakoak (Icaria, 2012) lanaren argitaratzaileak .


Ver en línea : Diagonal, 209 zk, 2013ko azaroa.


¿Quién eres?
Tu mensaje
  • Para crear párrafos, deje simplemente líneas vacías.


Noticias

Se presentó en Bilbao, ante numeroso público, el libro “Alternativas al poder corporativo”

Este jueves 1 de diciembre de 2016, en Bilbao tiene lugar la presentación del libro “Alternativas al poder corporativo. 20 propuestas políticas para una agenda en transición en disputa con las empresas transnacionales” de Gonzalo Fernández (...)

Fuente: Cubainformación | 2 de diciembre

Podemos y OMAL piden un Tribunal Internacional que persiga violaciones de derechos de las multinacionales, como las eléctricas

Podemos ha defendido este martes, junto al Observatorio de Multinacionales en América Latina, la creación de una legislación y un tribunal internacional que persiga las violaciones de Derechos Humanos que, según denuncian, perpetran las (...)

Fuente: Europa Press | 30 de noviembre

|

Actualidad

El poder corporativo en el centro de la crisis

Las empresas transnacionales han alcanzado hoy en día un papel protagónico en la sociedad global, participando de manera activa y con una posición de fuerza no solo en los principales espacios de toma de decisiones, sino incluso (...)

Gonzalo Fernández Ortiz de Zárate (Diagonal, 29 de noviembre de 2016) | 29 de noviembre

Palabras que nos sostienen

Esta mañana vi a una mujer que limpiaba la calle (esa parte pública por la que caminamos) metida dentro de su bata de trabajo. Limpiaba como sacada de otra época, asumiendo que el resplandor del suelo es tarea suya. Limpiaba el suelo de (...)

María González Reyes (La Marea, 28 de noviembre de 2016) | 28 de noviembre

|